Blog Gasteiz. Gure iritzia

Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldearen Bloga
Blog del Grupo Municipal EAJ-PNV de Vitoria-Gasteiz

pnvgasteiz.eus


04 | Junio
Iñaki Prusilla Muñoz

 

PPri euskara Hiriburu Gastronomikoaren osagai bezala ez zaiola hainbeste axolatzen argi geratzen ari da. Guretzat, euskara gure udalerriaren osagai garrantzisua da, eta, horregatik, orain direla hilabete batzuk, Hiriburu Gastronomikoaren ekitaldietan erabiltzen ziren kartelak bakarrik gaztelaniaz idatzita zeudela salatu genuen. Alkateak arrazoia geneukala esan zigun, baina arazoa  Hiriburu Gastronomikoaren markarekin zegoen, enpresa hortatik finkatzen dutelako sariaren irudi korporatiboa, eta dirudienez irudi honek ez du euskara jasotzen. Erantzun honen aurrean Udalak saria erosi eta ordaindu zuela gogoratu genion eta horregatik, bezero bezala, gasteiztarren hizkuntz eskubideak errespetatu behar direla exijitu dezakegula.

Hilabeteak pasa ondoren, Hiriburu Gastronomiko eta hizkuntz eskubideen arteko harremana normalizazioaren bidean zegoela zirudien, baina, tamalez ez da horrela izan

Baina komunikabide digital baten bidez, www.gasteizen.com hain zuzen, azken kasua Birziklatzea gustagarri! kanpainaren bideoarekin gertatu dela jakin dugu. Gasteiz Hiriburu Gastronomikoa dela baliatuz birziklatzearen aldeko kanpaina egin da, eta honen barne guztia gaztelaniaz egindako bideo bat editatu da eta udalaren web orrialdean zintzilikatu da. Egia da euskarazko azpitituloak jarri dituztela partxe moduan.

Horregatik, Hiriburu Gastronomikoaren ekitaldi, argitalpen eta adierazpenetan euskara errespetatu behar dela eta gaztelania agertzen den era berean agertu behar dela eta hau Udalaren Euskara Zerbitzuak egiaztatu eta ziurtatu behar duela adierazi diogu PPri. 

Birziklatze enpresa batek bideo hau egin duela eta gauza guztiak lotzeko Gasteizko Udalaren eta Hiriburu Gastronomikoaren logoak sartu dituztela PPk aitzaki bezala erantzun zigun. 

Hiriburu Gastronomikoaren arloan edo honekin zerikusirik duen zerbaitekin gauza hauek gertatzen direnean, PPren gobernu taldetik beti honelako aitzakiak azaltzen dira: "sariaren antolakuntzak egin du" "enpresa batek egin du" "ez da gure errua izan", horregatik hizkuntz eskubideen egiaztapena eta ziurtapena egin behar dela uste dugu, eta horretarako Euskara Zerbitzua daukagu. PPk ez du egingo, hasieran idatzi dudan bezala, PPri euskara Hiriburu Gastronomikoaren osagai bezala ez zaio hainbeste axolatzen eta, segur aski, berdinak galduko du, horregatik adi egon behar gara egoera hauek salatzeko.

 

  • birziklatzea gustagarri
  • reciclar que gusto
  • euskara
  • gasteizen
  • hiriburu gastronomikoa
  • capitalidad gastronomica
  • eaj
  • pnv
  • vitoria
  • gasteiz
  • iñaki prusilla

Comparte este post
  • Compartir
  • Meneame
  • Delicious

Envía un comentario

Introduce los caracteres que aparecen a continuación para publicar el comentario.