Blog Gasteiz. Gure iritzia

Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldearen Bloga
Blog del Grupo Municipal EAJ-PNV de Vitoria-Gasteiz

pnvgasteiz.eus


20 | Febrero
Iñaki Prusilla Muñoz
EUSKARA ETA 2013KO UDAL AURREKONTUAK

 

Dakizuenez, PPk eta EAJk Gasteizko Udalaren aurrekontuei buruzko akordio bat sinatu dugu. Akordio honekin 2012an PPk, bere kabuz, desagertu arazi zituen udal politika publiko gehienak berreskuratzen dira.

Hau dela eta, Euskara Zerbitzuaren arloan, honek 2012an eduki zuen baino garrantzia gehiago hartzen duela agerian geratu da. Aurrekontu onak dira 2013koak, bertan, hizkuntzaren arloan eginten diren ekimenek diru gehiagoarekin kontatzen dutelako.

Baina, zergatik esaten dut akordio ona dela Euskara Zerbitzuan dauden ekimenentzat? Zinegotzi jeltzalea naizelako eta, orduan, akordioaren parte? Subjektiboki izan daiteke, baina honi buruz datu objektibo batzuk azaldu nahi ditut.

2011ko aurrekontuetan Euskara Zerbitzuak 1.152.286 euro zituen 2., 4. eta 6. kapituluetan, 2012ko aurrekontu luzatuetan 1.012.205 euro, hauetatik 930.185 euro gauzatu zituzten, eta 2013ko aurrekontuen proiektuan (oraindik ez dira onartu) 1.194.507 euro izango ditu.

Kontuan hartu behar da 2013ko aurrekontuen edukin totalak %17 gutxiagoko kantitatea edukiko duela 2011koarekin konparatzen badugu. Zenbaki hauek oraindik ez direla nahikoa egia izan daiteke, EAJren aldetik diru gehiago nahi genuke euskara arloan egiten diren ekimenentzat, baina aurrekontuetan nahiz eta diru gutxiago eduki, eta 2011ko aurrekontuekin konparatuz, Euskara Zerbitzuaren partidak igo ala mantendu direla egi objektiboa da, bai 2012ko murrizketekin konparatzen baditugu, bai 2011ko aurrekontuak kontuan hartzen baditugu. Adibide bat, euskalgintzan lan egiten duten elkarte eta erakundeekin egiten diren hitzarmenen eta dirulaguntzen kopurua 2011an 350.840 eurokoa izan zen, 2012an 307.090,14 eurokoa eta 2013ko aurrekontuen proiektuan 414.600 eurokoa izango da.

Orduan mahai gainean ditugun zenbakiak ikusirik, Udal Euskara Zerbitzuaren arloan 2013ko aurrekontuak onak direla esan daiteke. Eta ez da propaganda hutsa, zenbakiak hor daude.

 

  • lortu dugu
  • lortu duzu
  • gasteiz
  • iñaki prusilla
  • vitoria
  • gasteiz

Comparte este post
  • Compartir
  • Meneame
  • Delicious

Envía un comentario

Introduce los caracteres que aparecen a continuación para publicar el comentario.


Iñaki Prusilla Muñoz

Iñaki Prusilla Muñoz Concejal de EAJ-PNV en Vitoria-Gasteiz

Últimos posts