Blog Gasteiz. Gure iritzia

Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldearen Bloga
Blog del Grupo Municipal EAJ-PNV de Vitoria-Gasteiz

pnvgasteiz.eus


27 | Diciembre
Gorka Urtaran Agirre
%1,6a

 

Hori da alkatearen zabaltasuna eta malgutasuna, %1,6a besterik ez. Egin kontu. Ehuneko 1,6arekin geratzen baldin bagara, lanbide arteko gutxieneko soldata 10,3 €/hilabetean litzateke. Ehuneko 1,6arekin mileuristeen ordez hamaseieuristak egongo lirateke. Ehuneko 1,6arekin ugalkortasun tasa litzateke 0,020 seme-alaba emakume bakoitzeko. Beharrezkoak lirateke 50 emakume ume  bat jaiotzeko, jaiotzekotan noski, zeren eta emakume hauen bizi itxaropena -dagoeneko Europako altuena-, 1,3 urtekoa bailitzateke; zahartzea lortuko luketenek, bataz beste, 14,9 euroko pentsioa jasoko lukete, kopuru nahikoa erosteko ogia eta ura aste baterako larritasunik gabe.

Hilabetearen gainontzeko hiru asteetan, barau gorria.  Langileok urtean 0,5 egun opor. Gure herrialdeak, Araba, 48,6 km2 azalera izango luke, Abetxukoren herena. Gasteizek, 5.000 biztanle baino gutxiago edukiko lituzke eta Udalaren aurrekontuak 5 milio eurokoak. Alabaina, 2013rako 313 milioi baino gehiago aurreikusten dute aurrekontuek. 5 milio euro, hau da, %1,6,  hori da alkateak uzten zigun aldea aldatzeko bere aurrekontuen proiektua.

  • aurrekontuak
  • eaj-pnv
  • gorka urtaran
  • maroto
  • pnvgasteiz
  • pp

Comparte este post
  • Compartir
  • Meneame
  • Delicious

Envía un comentario

Introduce los caracteres que aparecen a continuación para publicar el comentario.


Gorka Urtaran Agirre

Gorka Urtaran Agirre Alcalde de Vitoria-Gasteiz

Últimos posts