Blog Gasteiz. Gure iritzia

Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldearen Bloga
Blog del Grupo Municipal EAJ-PNV de Vitoria-Gasteiz

pnvgasteiz.eus


28 | Enero
Iñaki Prusilla Muñoz
KAPITALITIS GAIXOTASUNA

 

Beno, beno, Green Capital gara eta orain Capital de la Gastronomía baita ere. Kapitalitis gaixotasuna daukagu? Izan daiteke. Baina, kapitalitis gaixotasun hori alkateak marketing birusaren bidez hartu duela dirudi. Esplikatuko dut.

Capital de la Gastronomía izateko proposamena alkatearen belarrietara heltzen denean, azkar hartzen du erronka bezala eta kandidatura hori aurrera eraman behar dela esaten du. Titulo honen baldintzen artean 120.000 euroko ordainketa kazetari elkarte bati dago eta erabaki hori lehen bait lehen hartu zuen Alkateak. Marketing birusak bere lana egin zuen, gaitera, beste sintoma bezala, alkateak titulo honi buruzko informazio eskaerak ez zituen entzuten.

Capital de la Gastronomía izatea gure udalerriarentzat ona izan daitekela esan behar dut, momentuz ez ditudalako horrela ez dela izango pentsatzeko elementurik, baina zeren truke?

Aldiz, Kapitalitis gaixotasunaren ondorioz Gasteiz European Youth Capital, hau da, Europako Gazte Hiriburua izateko kandidaturari Alkateak behar zaion arretarik ez dio eman, eta Gazteriaren Zinegotziak azterketa gehiago egin behar direla esan du -hau ez dago gaizki, baina gehienak egin dira jada- dirudienez Capital de la Gastronomía izateko ez direnak egin.

Orain direla bi urte, gure Taldeak Gasteiz European Youth Capital izateko kandidatura Udalak prestatu behar zuela proposatu zuen.  Gasteiz gazteentzako udal politiken arloan udalerri nabarmena da, eta hau urteetan zehar egindako ekimenetan eta adostatuko helburuetan islatzen da.

 Baina ezin gara honekin bakarrik geratu. Adibide gisa, gazteriaren langabeziaren zenbakiak oso altuak dira, eta, azkenengo ikerketek adierazten dutenez, independizatzen diren gazteen kopurua jaitsi egin da eta, era berean, independizatutako gazteen artean asko bere gurasoen etxera bueltatu dira. Horregatik Udalaren partetik, herritarrekiko gertuago dagoen administrazio bezala, ekimen berriak egin behar dira, eta horretarako European Youth Capital izateko kandidatura aukera bezala agertzen da. Hau lortzen bada, Europako beste herrialdetan gazteriaren mailan burutzen diren politikak zuzenean ezagutuko ditugu, eta hemen burutzen diren gazteriaren arloko politiken ezagutza zabala edukitzeko eta hauek irudikatzeko balioko du. Eta lortzen ez bada, Youth Capital izateko gazteen partehartze zuzena, gure udalerriko gazteriaren politikak hobetzeko ekimenetan partehartzeko balioko du. Nahiz eta, egun partehartze hori existitzen den, honen bidez hobetu daiteke.

Gainera, Euskal Gazteriaren Kontseilua Gasteizko kandidaturaren alde dagoela kontutan hartu behar dugu eta kandidatura aurkezteko behar den diru kopurua 20.000 eurokoa da, eta argitu behar da diru hau kandidatura ondo prestatzeko dela, eximen asko barne, ez elkarte bati ordaintzeko Capital de la Gastronomíaren 120.000 euroekin gertatzen den bezala.

Orduan, zer gertatzen zaio alkateari? Marketing birusaren bidez hartutako Kapitalitis gaixotasunak European Youth Capitalaren kandidatura hain ponposoa ez dela eta horretarako marketing bakarrik ez duela balio, edukinak behar direla, erakutsi diola suposatzen dut, eta marketing nola gustatzen zaion badakigu. Hau aldatzea gure eginbeharra eta erronka izango da.

 

  • capital gastronomía
  • vitoria
  • gasteiz
  • youth capital
  • iñaki prusilla
  • eaj
  • pnv
  • maroto

Comparte este post
  • Compartir
  • Meneame
  • Delicious

Envía un comentario

Introduce los caracteres que aparecen a continuación para publicar el comentario.


Iñaki Prusilla Muñoz

Iñaki Prusilla Muñoz Concejal de EAJ-PNV en Vitoria-Gasteiz

Últimos posts